Irailera bitarte, ikusgai izango da Zumaiako kaleetan, Udalak eta Distira Argazki Elkarteak azken 6 hilabeteetan zehar elkarlanean antolatutako argazki erakusketa. Datozen egunetan, plano bat osatuko da interesdunek argazkien kokalekuak eta egileen izenak ezagutu ditzaten.
Jada ikusgai daude, Zumaiako kaleetan, Euskal Kulturaren Kolorez argazki erakusketa osatzen duten 14 horma irudiak. Udalak, Distira Argazki Elkartearekin batera azken hilabeteetan zehar landu eta jorratutako argazki erakusketa honek, iraileko Olarro Eguna bitarte jantziko ditu herriko eraikinetako hormak. Erakusketak 14 egile zumaiarren lanak bilduko ditu, 2x3 metroko 14 horma irudietan.
Gai ardatza, erakusketaren izenak esan bezala, euskal kultura da eta argazkiek arlo edota ekintza ezberdinak jasotzen dituzte: paisaiak, kirol jarduerak… Udalak adierazi du, datozen egunetan, interesdunentzat plano moduko bat osatuko dutela, argazkien kokalekuaren eta hauen egileen informazioarekin.
Horma-irudietako argazkiak hemen ikus daitezke