Eva Franco bazkideak 'Maskarada' erakusketa inauguratu du Zumaian

2022ko martxoak 05 - Erakusketak -
Eva Franco gure bazkidearen erakusketa martxoaren 20ra arte egongo da ikusgai. Atzo arratsaldean inauguratu zuen erakusketa Eva Francok, eta herritar ugari elkartu zen aretoan.  Jakina, han izan ginen Distirako kide batzuk.


Eva Francok Maskarada argazki erakusketa jarri du Oxforden. Atzo 18:00etan zabaldu zituzten erakusketaren ateak, eta mugimendua izan zen aretoan. Euskal mitologian oinarrituz, argazki bereziak sortu ditu Eva Francok, eta irudi horietako protagonisten artean asko zumaiarrak dira.

Inaugurazioan, Eva Francok ondoan izan zituen argazkietako jantziak eta atrezzoak egiten lagundu dioten artisauak: Lola Altorragirre, Harry Watkins, Kris Meraki eta Yolanda Sanchez. Haiekiko esker oneko hitzekin, erakusketaren atzean lan kolektibo bat dagoela nabarmendu zuen argazkilariak.

'Maskaradak' martxoaren 20a bitartean egongo da ikusgai, ordutegi honekin: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.


Zorionak Eva!!!


Partekatu 
Aurrekoa ikusi Hurrengoa ikusi
Azken sarrerak
Kategoriak