2021/7/23an, ostiralean, Zumaiako Oxford aretoan (Erribera kalea, 23), Zumaiako zuri-beltzeko XXXIII.
Argazki Lehiaketaren erakusketa inauguratuko da, saritutako argazkiekin, bai eta lehiaketara aurkeztutako irudi onenen aukeraketa bat ere, aurten Libre gaiari buruzkoa. Erakusketa abuztuaren 8ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:30-20:30 ordutegian.
Inaugurazio ekitaldian Distira argazki elkarteko kideek lehiaketaren inguruko xehetasunak emango dituzte, 'Argi jokuak' lanarekin Jose Mari Razkin garaile suertatu baita.
Hauek izan dira beste saridunak:
1. saria: Jose Mari Razkin Razkin, 'Argi jokuak'
2. saria: Manu Barreiro "Faded"
3. saria: Marcel Van Balken "Gateway"
Zumaiar onenaren saria: Soraya López "Viaje a la luna"
Zorionak denoi!!!