Jorge Murgiondok irabazi zuen Arroa Beheako Udaberriko 3. Argazki Rallya, "16 urtetik aurrera" kategorian 1. postuan geratuz. Argazki onenaren saria ere lortu zuen.
Ivan Rodríguez eta Eduardo Merino 2. eta 3. postuetan geratu ziren, hurrenez hurren, kategoria berean.
Arroa Beheko "Ezkaizto" Auzo Elkarteak hirugarren urtez antolatu zuen Udaberriko Argazki Rallya. Gure bi bazkidek, Maria Roak eta Eduardo Merinok, Rallya antolatzen lagundu zuten.
Rallya joan den maiatzaren 14an ospatu zen eta argazkilariek argazkiak atera behar izan zituzten antolakuntzak markatutako ibilbide batean. Argazkiak bost gairi buruzkoak izan ziren: "Bidea edo Errepidea", "Hiru", "Eliza edo Ermita", "Izkina" eta "Playmobil".
Argazki-rallyan Distira taldeko 3 bazkidek hartu zuten parte: Ivan Rodríguez, Jorge Murgiondo eta Eduardo Merino.
Sari banaketa ekainaren 2an, ostirala, egin zen, 19:00etan, Arroa Behean.
Rallyko epaimahaian Distirako 3 bazkidek hartu zuten parte: Soraya López, Sonia Álvarez e Ibai Artetxe.
ZORIONAK JORGE, IVÁN ETA EDUARDO!