Zumaiako turismo plana garatzeko prozesuaren baitan, bi laborategi egingo dira udazkenean zehar. Lehena gaur arratsaldean egin da Alondegiko Oxford aretoan. 71 lagunek hartu dute parte, zazpi taldetan banatuta. Lehenbizi, inkestaren eta herriko eragileei egindako elkarrizketen bidez lortutako emaitzen berri eman da. Gero, taldetan banatuta, zenbait gai aztertu dituzte, beti ere, turismoaren inguruan.
Distirako kide batzuk proiektu honetan parte hartzen ari dira.