Zumaiako Oxford aretoan (Erribera kalea, 23) inauguratu da gaur Zumaiako zuri-beltzeko XXXIV. Argazki Lehiaketaren erakusketa, saritutako argazkiekin eta lehiaketara aurkeztutako irudirik onenen aukeraketa batekin.
Erakusketa abuztuaren 10era arte egongo da zabalik, egunero, 18: 30-20: 30 ordutegian. Inaugurazioan Distira argazki elkarteko kideek lehiaketaren inguruko xehetasunak emango dituzte.
Hauek izan dira beste sarituak:
Lehen saria: Gorka Elarre, ‘Exiliados’
Bigarren saria: Narciso Vila "Forques i foc"
Hirugarren saria: Mario Pereda Berga "Patrones"
Zumaiar onena: Davide de Llodio "Quien está ahï"
Zorionak guztioi!!!