Zumaiako XXXII. Argazki Lehiaketaren sariak banatu dira

2020eko uztailak 29 - Sariak -

Atzo arratsaldean banatu ziren Zumaiako XXXII. Argazki Lehiaketako sariak Alondegiko Oxford aretoan. Horrekin batera zabaldu zen lehiaketara aurkeztutako 36 lan onenekin osatutako erakusketa.

Aurtengo irabazlea Jose Agustin Gurrutxaga izan da, 'Umea eta txoria' lanarekin; bigarren saria Manu Barreirorentzat eta 'Historias de un tren 29' lanarentzat izan da, eta hirugarren saria Aitor Aranarentzat eta 'Jugando a ser Degas' 02rentzat. Zumaiako onenaren saria Mitxel Aizpurua Etxanizentzat izan da, 'Mont St. Michel: prozesu informalak lokatz gainean '.​

Lehiaketara aurkeztutako 36 lan onenen erakusketa Oxford aretoan egongo da ikusgai abuztuaren 12ra arte eta egunero izango da ikusgai 18: 30etik 20: 30era.

Exposicion de Blanco y negro (6)
Partekatu 
Aurrekoa ikusi Hurrengoa ikusi
Azken sarrerak
Kategoriak