2020/07/29an, asteazkena, 19: 00etan, Zumaiako Oxford aretoan (Erribera kalea, 23) Zumaiako zuri-beltzeko XXXII. Argazki Lehiaketaren erakusketa inauguratuko da, saritutako argazkiekin eta lehiaketara aurkeztutako irudirik onenekin. Aurten gai librea izan da.
Erakusketa abuztuaren 12ra arte egongo da zabalik, egunero, 18:30-20:30 ordutegian.
Inaugurazio ekitaldian, Distira argazki elkarteko kideek lehiaketaren inguruko xehetasunak emango dituzte. Bertan, José Agustín Gurruchaga Garagarza izan da garaile, "Umea eta txoria" lanarekin.
Hauek izan dira beste sarituak:
2. saria: Manu Barreiro Rodríguez, Historias de un tren 29 '
3. saria: Aitor Arana Arruti, Jugando a ser Degas 02 '
Zumaiar onenaren saria: Mitxel Aizpurua Etxaniz, «Mont St. Michel: prozesu informalak lokatz gainean '
2020ko katalogoa.
Zorionak guztioi!!!
2020eko ekainak 29 - Sariak
-
Azken sarrerak
Iruzkina argitaratu aurretik berrikusi egingo da.