Zumaiako XXXIII. Argazki Lehiaketaren sariak banatu dira

2021eko uztailak 23 - Sariak -

Gaur arratsaldean banatu dituzte Alondegiko Oxford aretoan Zumaiako XXXIII. Gainera, lehiaketara aurkeztutako 36 lan onenen erakusketa ireki da.

Aurtengo irabazlea Jose Mari Razkin Razkin izan da, 'Argi jokoak' lanarekin; bigarren saria Manu Barreirorentzat eta 'Faded' lanarentzat izan da, eta hirugarren saria Marcel Van Balkenentzat eta 'Gateway' lanarentzat.

Zumaiako onenaren saria Soraya Lopezentzat izan da, 'Viaje a la Luna' lanarekin.

Lehiaketara aurkeztutako 36 lan onenen erakusketa Oxford aretoan egongo da ikusgai abuztuaren 8ra arte eta egunero bisitatu ahal izango da 18:30etik 20:30era.
 

Entrega premios-1
Partekatu 
Aurrekoa ikusi Hurrengoa ikusi
Azken sarrerak
Kategoriak